Triatloi Eskola

Aloha Triatloi kluba 2020/2021 denboraldirako Triatloi Eskola berriaren irekiera prestatzen ari da.
Escuela Aloha Triatloi Eskola
Kluba sortu zeneko filosofia berari jarraituz, 2020/2021 denboraldiari begira, Haur Triatloi Eskola bat sortzeko proposamena sortu da, gure kirolak azken urteotan izan duen gorakada dela eta; haurren entrenamenduei dibertimendutik helduz eta triatloiaren diziplina osatzen duten hiru kirolekin lehen harreman bezela. Lehenengo egunetik, klubak kide helduei transmititzen dizkien balio berberak transmitituko zaizkie etorkizuneko triatletei: familia-giroa, lankidetzakoa eta ahalegin bateratukoa, dibertitzeko eta taldea kohesionatzeko testuinguru batean.
Helburu nagusiak:
– Triatloiaz gozatzea, aisialdiko kirol-jarduera gisa.
– Honako balio hauek irakastea: lankidetza, elkartasuna, erabakitzeko askatasuna, talde-lana, enpatia, errespetua, komunikazioa, tolerantzia, erantzukizuna, zintzotasuna, ontasuna, barkamena, etab.
– Taldekide bakoitzak dituen trebetasunak sustatzea, konbinatzea eta osatzea.

Interesa baduzu, jarri gurekin harremanetan gure helbide elektronikoaren bidez (info@clubtriathlonaloha.com) eta informazio gehiago emango dizugu.

Aurreinskripzioa ere egin dezakezu inprimaki honetan, eta zure lehentasunak adierazi.