Izen-emate irekiak!! Izen ematea
Kluba sortu zeneko filosofia berari jarraituz, 2020/2021 denboraldiari begira, Haur Triatloi Eskola bat sortzeko proposamena sortu da, gure kirolak azken urteotan izan duen gorakada dela eta; haurren entrenamenduei dibertimendutik helduz eta triatloiaren diziplina osatzen duten hiru kirolekin lehen harreman bezela. Lehenengo egunetik, klubak kide helduei transmititzen dizkien balio berberak transmitituko zaizkie etorkizuneko triatletei: familia-giroa, lankidetzakoa eta ahalegin bateratukoa, dibertitzeko eta taldea kohesionatzeko testuinguru batean.
Helburu nagusiak:
– Triatloiaz gozatzea, aisialdiko kirol-jarduera gisa.
– Honako balio hauek irakastea: lankidetza, elkartasuna, erabakitzeko askatasuna, talde-lana, enpatia, errespetua, komunikazioa, tolerantzia, erantzukizuna, zintzotasuna, ontasuna, barkamena, etab.
– Taldekide bakoitzak dituen trebetasunak sustatzea, konbinatzea eta osatzea.
Udalak igeriketarako kaleak esleitu arte, egun bat bizikleta eta lasterketa bat egiten hasiko gara, eguraldiak uzten badu. Euria egiten badu lasterketa bakarrik egingo dugu.
Ordutegia: astearte eta ostegunetan 18:00etatik 19:00etara
Lekua (lasterketa eta bizikleta): Buesa Arenako kupula
Jardueraren hasiera: urriak 6, asteartea, 18:00etan
Kuotak:
– Hilean behin: 30€
– Hiruhilean behin: 85€
– Urtean behin: 250€
Interesa baduzu, jarri gurekin harremanetan gure helbide elektronikoaren bidez (info@clubtriathlonaloha.com) eta informazio gehiago emango dizugu.
Agiriak:
- Protocolo de prevención y actuación ante el COVID-19 (Interno Aloha)
- Protocolo de prevención y actuación ante el COVID-19 (general)
- Documento de conocimiento, aceptación y compromiso con las medidas de prevención y condiciones de participación en las actividades de deporte escolar del curso 2020-2021